Berriak

Atzealdea Kopako final zortzirenak jokatuko dituzte Intxurreko jubenilek larunbatean Bergararen aurka

Gorengoen mailakoen azken partida eta infantilen lehen fasearen amaierakoa ere Elorrin jokatuko dira

2017·05·10


Intxurreko jubenil mailako taldeak kopako bidean urratsak ematen jarraitzen du. Urnietari 4 eta 0 irabazi ostean, lehen postuan amaitu dute multzoen fasea eta orain Bergara izango dute aurkari final zortzirenetako kanporaketan. Partida bakarrera izango da eta Elorrin jokatuko da larunbatean 11:30ean.

Amaitzetik oso gertu direnak gorengoen mailakoak dira. Urolaren aurka 6 eta 0 galdu ostean, Soraluzeren aurka jokatuko dute denboraldiko azken partida larunbatean 16:00etan etxean. Denboraldi gogorra izan da eta maila galduko du Santos Irazustabarrenaren taldeak. Kadete mailako neskei asteburu honetakoa eta beste partida bat geratzen zaizkie igoera fasea eta denboraldia amaitzeko. Iragan asteburuan Bergararen aurka 3 eta 10 galdu zuten eta Euskaldunaren zelaian jokatuko dute igandean 9:30ean. Une honetan zortzigarrenak dira sailkapenean. Aralar Intxurreko infantilek aldiz, asteburuan jakingo dute denboraldia amaitutzat eman beharko duten ala ez. Kopako lehen faseko azken partida jokatuko dute Tolosaren aurka larunbatean 9:30ean eta hor erabakiko da aurrera egingo duten ala ez.

Denboraldiko lanak amaitu dituztenak kadete mutilak dira. Kopako multzoa seigarren postuan amaitu dute Aizkorriren zelaian bana berdindu ostean. Hamahiru puntu pilatu dituzte fase honetan eta esan bezala, jada oporretan dira.