Berriak
Atzealdea Kopako finalerdietan da Intxurreko emakumezkoen gorengo mailako taldea
2019·05·21

Intxurreko emakumezkoen gorengo mailako taldeak kopako finalerdia jokatuko du asteburuan. Trintxerperen aurka 2 eta 1 irabazi zuten larunbatean eta finalerako bidean hurrengo aurkaria Santo Tomas Lizeoa izango dute. Partida hori larunbatean 15:30ean jokatuko da Donostiako Berio zelaian. Kadete mutilentzat berriz amaitu da denboraldia. Kopako final laurdenetan 3 eta 0 galdu zuten Zarautzen eta lehiaketatik kanpo geratu dira.
Asteburukoak denboraldiko azken partidak izan ziren Intxurreko beste lau talderentzat ere. Infantil neskek 4 eta 1 irabazi zioten Urnietari kopako azken partidan eta bigarren amaitu dute. Erregional mutilek bosgarren postuarekin konformatu behar izan dute kopan, Ostadarren zelaian 5 eta 0 galdu ostean. Alebinek 4 ets 5 galdu zuten Billabonaren kontra eta laugarren amaitu dute. Azkenik, jubenil mutilek zazpigarren postuan amaitu dute igoera fasea. Eibarren aurka 2 eta 6 galdu zuten azken partidan.
Denboraldi amaierako festa
Intxurre taldeak denboraldi amaiera festa ospatuko du larunbatean, maiatzak 25. Plazan bazkari bat egingo dute eta ohiko moduan, denboraldiaren errepaso bat ere egingo da bertan.