Berriak

Atzealdea Korrika 21 batzordearen hurrengo bilera otsailaren 25ean egingo da

18:00etan izango da kultur etxean eta herritar guztientzat irekia izango dela gogorarazten da

2019·02·21


Apirilaren 4tik 14ra Gares eta Gasteiz arteko bidea egingo duen Korrika 21aren bueltan, herrietako batzordeak lanean ari dira euskararen aldeko lasterketaren inguruko ekintzak antolatzeko. Alegiako batzordeak otsailaren 25ean, astelehena, egingo du hurrengo bilera. 18:00etan izango da kultur etxean eta herritar guztientzat irekia izango dela gogorarazten da.