Berriak
Atzealdea Korrika 22 ostiralean 21:40 aldera pasako da Alegiatik
2022·04·06
Korrika 22 ostiralean pasako da Alegiatik. Martxoaren 31n Amurriotik abiatu eta apirilaren 10ean Donostiara iritsiko den euskararen aldeko lasterketa, hilaren 8an, ostirala, 21:40 aldera iritsiko da Alegiara Ikaztegietatik. Kalegoratik Tontokalera heldu eta Larraitz auzo aldera egingo du, Errotara iritsi eta Altzoruntz jarraitzeko.
Eguna girotze aldera, hainbat ekitaldi antolatu dira. 19:00etan Sutarri dantza taldeak ‘Dantza Soinu’ ikuskizuna eskainiko du zinean. 20:15ean zahagiardoa egingo da plazan eta 21:40ean Korrika 22 pasako da Alegiatik. Korrika apur bat egin ostean, 23:00etan Afu eta Lukiek taldeen kontzertuak izango dira plazan.