Berriak
Atzealdea KORRIKA 22ko arropa salmenta egingo da igande goizean plazan
11:00etatik 14:00etara egongo da postua eta online dendan ere egin daitezke erosketak
2022·03·15
Martxoaren 31n abiatuko da Amurriotik Korrikaren 22. ekitaldia. Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 8an ostirala, 21:40ean igaroko da Alegiatik. Aurrez ordea, izango da bestelako ekitaldirik ere. Esate baterako, martxoaren 20an, igandea, Korrikako arropa salmenta egingo da plazan 11:00etatik 14:00etara bitartean. Ohiko materiala izango da bertan salgai eta igandean arropa postura hurbildu ezin dutenek, online dendan ere egin ditzakete erosketak, lotura honetan.