Berriak

Atzealdea Korrika 23 martxoaren 23an 13:00ak aldera pasako da Alegiatik

Ikaztegietatik iritsiko da eta herria zeharkatu ostean Tolosaruntz jarraituko du euskararen aldeko lasterketak

2024·01·11


Martxoaren 14tik 24ra bitartean ospatuko da Korrikaren 23. ekitaldia. Euskararen aldeko lasterketaren ekitaldi berri hau Irundik abiatuko da eta Euskak Herrian barrena hamar egunez 2791 kilometro egin ostean, Baionan izango du helmuga. Alegiatik martxoaren 23an igaroko da Korrika 23. 13:08an Aldabako bidegurutzera iritsiko da Ikaztegieta aldetik. Alegiara iritsi, Larraitz auzoa pasa eta Errotan saihesbidean sartuko dira. Saihesbidea igaro eta Tolosa aldera jarraituko du. Ibilbidea osorik Korrikaren APPan kontsultatu daiteke.