Berriak
Atzealdea Korrika 23ri laguntzeko aukera ezberdinak dituzte alegiarrek
2024·01·30

Martxoaren 14tik 24ra egingo da Korrika 23 eta Alegiatik martxoaren 23an igaroko da. Egun horiek iritsi bitartean, Korrikaren inguruko ekimen ezberdinak egingo dira eta horien artean, hala nahi duten herritarrek, saltokiek, tabernek eta eragileek, Korrikari laguntzeko aukera izango dute.
Alegia ez da salbuespena izango eta herritarrek zein herriko merkatari eta eragileek ere izango dute laguntzeko aukera. Alde batetik, korrika laguntzaile izateko aukera izango da. Korrikaren webgunean sartu eta 15 euroren truke, ondoko abantailak izango dituzte korrika laguntzaileek:
-Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago!
-Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-Deskontuak ere AEKko ikastaroetan eta AIZU! aldizkariko harpidetzan.
-Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
Bestetik, korrika lagun egiteko aukera ere eskaintzen da. Aukera hau merkatari eta tabernei zuzenduta dago batez ere. Interesatuek 675 706 124 telefonora deitu dezakete edo korrikalegia2024@gmail.com helbidera idatzi.
Azkenik, kilometroak erosteko aukera ere eskaintzen da. Norbanako edo talde modura, herriko kilometro bat erosi daiteke osorik edo zatika. Aurten ez da korrika laguntzaile txartelik banatuko. Korrika APPren bidez funtzionatuko da eta bertan eskuratu daiteke informazio guztia.
Alegiako Korrika batzordeak herritarrak ekimen hauekin bat egitera animatzen ditu.