Berriak
Atzealdea KORRIKA 24 martxoaren 28an 13:27an pasako da Alegiatik
2026·01·08

Martxoaren 19tik 29ra bitartean ospatuko da KORRIKAren 24. ekitaldia. Euskararen aldeko lasterketaren ekitaldi berri hau Atharratzetik abiatuko da eta Euskak Herran barrena hamar egunez 2175 kilometro egin ostean, Bilbon izango du helmuga. Alegiatik martxoaren 28an igaroko da KORRIKA 24, 13:27an. Aldabako bidegurutzera iritsiko da Ikaztegieta aldetik. Alegiara iritsi, Larraitz auzoa pasa eta Errotan saihesbidean sartuko dira. Saihesbidea igaro eta Benta Haundi aldera jarraituko du, handik Bidania aldera egiteko. Ibilbidea osorik Korrikaren APPan kontsultatu daiteke.