Berriak

Atzealdea KORRIKA 24 osterako antolatu diren zahagiardoa eta erromeria kultur etxean egingo dira eguraldi iragarpen txarra dela eta

Udalak edaria jarriko du eta jatekoa eramatea norberaren ardura izango da

2026·03·26


Larunbatean KORRIKA 24 Alegiara iritsiko da. Egun osorako egitaraua antolatu da baina eguraldi txarrak ekitaldi batzuk lekualdatzea eragingo du. Korrika pasa osteko zahagiardoa eta erromeria kultur etxeko areto nagusian egingo dira. Udalak edaria jarriko du eta jatekoa norbere ardura izango da. Horrenbestean, honela geratuko da egitaraua.

Martxoak 28, larunbata:

Eguerdian. Zubietako joaldunak.

13:19. Korrika 24 Alegian.

14:30. Herri bazkaria KULTUR ETXEAN.

Ondoren Joxe Mendizabalekin erromeria KULTUR ETXEAN.

Arratsaldean zehar, txokolatea.