Berriak
Atzealdea Korrika Laguntzaile izateko aukera zabalik dago kultur etxean edo internet bidez
2019·02·27
Apirilaren 4tik 14ra bitartean ospatuk da Korrikaren 21. edizioa. Garestik abiatu eta Gasteiza iritsi bitartean Euskal Herriko txoko askotatik igaroko da euskararen aldeko lasterketa. Korrika AEK erakundeak antolatzen du eta erakunde horren helburuak euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea dira. Hori lortzeko, helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu.
Korrikaren edizio honetan jasoko den dirua AEK erakundeak Euskal Herri osoan dituen euskaltegiak laguntzeko izango da eta edizio guztietan bezala, hala nahi duenak Korrika Laguntzaile bihurtzeko aukera izango du. 12 euroko ekarpenak egin ahal izango dira eta trukean edizio honetako pina, txartela eta berau erabiltzeko deskontuen katalogoa emango dira. Interesatuek kultur etxean edo internet bidez egin bete dezakete Korrika Laguntzaile izateko orria.