Berriak

Atzealdea Kultur etxea eta liburutegia 10:00etatik 13:00era egongo dira zabalik uztailaren 17tik 30era

Udako ordutegia jarriko da martxan festen ostean eta zerbitzuak goizez soilik eskainiko dira

2019·07·02


Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur etxeak udako ordutegia jarriko du martxan uztailaren 17tik 30era. Gauzak horrela, bai kultur etxea eta baita liburutegia ere, goizez soilik egongo dira zabalik, 10:00etatik 13:00era. Abuztuan bi zerbitzuak itxita egongo dira oporrak direla eta. Gimnasioko bazkideek txartelarekin sartzeko aukera izango dute egunero 8:00etatik 22:00etara.