Berriak
Atzealdea Kultur etxea itxita egongo da abuztu osoan zehar
Bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute txartelekin eta liburutegitik liburuak hartu nahi dituztenek uztaileko azken astea izango dute horretarako
2023·07·20
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea itxita egongo da abuztuan oporrengatik. Horrenbestean, uztailaren 28a, ostirala, izango da zabalik egongo den azken eguna eta irailaren 1ean zabalduko ditu ateak. Beraz, liburutegitik oporretarako libururen bat hartu nahi dutenek, uztaileko azken astean izango dute aukera 16:30etik 19:30era.
Gimnasioa zabalik izango da abuztuan ere bazkideentzat. Txartelak erabiliz ohiko ordutegian erabili ahal izango da, 07:00etatik 21:00etara.