Berriak

Atzealdea Kultur etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina hilaren amaieran itxiko da

Kontu zenbakia emana dutenei otsaila hasieran kobratuko zaie lehen zatia eta eman gabe dutenek urtarrilaren 31rako ordainketa agiria aurkeztu beharko dute kultur etxean

2023·01·26


Azken egunak ditu Alegiako Udalak martxan duen Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko 2023ari begirako kanpainak. Jarraian duzue kontua helbideratuta dutenen eta ez dutenen arteko ordainketa modu ezberdinei buruzko informazioa.

ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN BAZKIDEAK

Lehen kuota otsailaren hasieran kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.

ORDAINKETA HELBIDERATU GABE DUTEN BAZKIDEAK

Kontu zenbakia eman gabe dutenek eta 2023an bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, urtarrilaren 31a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.

PREZIOAK

ALEGIAN ERROLDATUAK

BAZKIDE MOTA PREZIOA
Familiarra 160€
Heldua 103€
Hobariduna 64€

 

ALEGIAN ERROLDATU GABEAK (Erroldatuen kuota + %30)

BAZKIDE MOTA PREZIOA
Familiarra 208€
Helduak 134€
Hobaridunak 83€

Hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euroko prezioan.

Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.