Berriak
Atzealdea Kultur etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina urtarrilean egingo da
2025·12·16

Alegiako Udalak urtarrilean gauzatuko du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko 2026ari begirako kanpaina. Jarraian duzue kontua helbideratuta dutenen eta ez dutenen arteko ordainketa modu ezberdinei buruzko informazioa.
ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN BAZKIDEAK
Lehen kuota otsailaren hasieran kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.
ORDAINKETA HELBIDERATU GABE DUTEN BAZKIDEAK
Erreziboa iritsiko zaie etxera, gero ordainketa bakuan edo ordainketa pasabidearen bitartez egin ahal izateko. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.
PREZIOAK
ALEGIAN ERROLDATUAK
|
BAZKIDE MOTA |
KUOTA |
|
Familiarra |
171,00€ |
|
Helduak |
110,00€ |
|
Hobaridunak* |
69,00€ |
ALEGIAN ERROLDATU GABEAK (Erroldatuen kuota + %30)
|
BAZKIDE MOTA |
KUOTA |
|
Familiar |
222,00€ |
|
Helduak |
143,00€ |
|
Hobaridunak* |
89,00€ |
*Hobaridunek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 22,50 euroko prezioan. Bazkide berri egin nahi dutenek lotura honetako formularioa bete dezakete edo kultur etxetik pasa daitezke.
Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.
Txartel pertsonalak
Gogorarazten da txartelak pertsonalak direla eta ezin zaiola beste pertsona bati utzi gimnasioa erabili dezan. Horrelako hainbat jarrera somatu dira eta jokabide horiek jarraitzen badute, horrela dabiltzanei txartelak baliogabetuko zaizkie.