Berriak
Atzealdea Kultur etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina urtarrilean eta otsailean zehar egingo da
2021·01·20
Alegiako Udalak urtarrilean eta otsailean zehar gauzatuko du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko kanpaina. Urte berriari begira, 2020ko prezioak mantenduko dira. Lehenengo kuota normal ordainduko da eta bizi dugun egoera ezegonkorraren eraginez instalazioak itxi beharko balira, itxialdi horren iraupenaren arabera kobratuko litzateke bigarrena. Jarraian azaltzen den moduan funtzionatuko da.
ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN BAZKIDEAK
Lehen kuota otsailaren 22tik 26ra bitartean kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi dutenek otsailaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute eta txartela itzuli, kultur etxera bertara joanda.
ORDAINKETA HELBIDERATU GABE DUTEN BAZKIDEAK
Kontu zenbakia eman gabe dutenek eta 2021ean bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, otsailaren 22a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.
PREZIOAK
ALEGIAN ERROLDATUAK
BAZKIDE MOTA | KUOTA |
Familiarra | 155€ |
Helduak | 100€ |
Hobaridunak | 130€ |
ALEGIAN ERROLDATU GABEAK (Erroldatuen kuota + %30)
BAZKIDE MOTA | KUOTA |
Familiarra | 202€ |
Helduak | 130€ |
Hobaridunak | 81€ |
Hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euroko prezioan.
Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.