Berriak
Atzealdea Kultur etxeko bazkidetza helbideratu gabe duten eta urte osoa ordaindu zutenei dirua itzuliko die Udalak
2024·09·13

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkidetza helbideratu gabe duten eta urte osoko ordainketa egina duten bazkideei, urte erdiari dagokion kopurua itzuliko die Udalak. Aldagelak eraberritzeko lanak direla eta, instalakuntzak itxita daude eta zerbitzua erabili ezin denez, dirua itzuliko zaie. Itzulketa transferentzia horiek egin ahal izateko, aipatu bazkideek kontu zenbaki bat eman beharko dute kultur etxean. Bazkidetza helbideratuta dutenei urteko lehen zatia kobratu zitzaien baina bigarren zatia ez zaie kobratuko.