Berriak
Atzealdea Kultur etxeko eta liburutegiko ordutegiek aldaketak izango dituzte gabonetan
Hilaren 22an eta 23n arratsaldez egongo da, 24tik 1era itxita egongo da eta 2an eta 5ean goizez eskainiko da zerbitzua
2025·12·15

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu gabonetan. Abenduaren 22an eta 23an, astelehena eta asteartea, 15:00etatik 21:00etara egongo da irekita eta liburutegiak ohiko ordutegia izango du, 16:30etik 19:30era. Abenduaren 24tik urtarrilaren 1era, biak barne, itxita egongo da. Urtarrilaren 2an eta 5an goizez egongo dira zabalik kultur etxea eta liburutegia, 10:00etatik 13:00etara.