Berriak

Atzealdea Kultur etxeko eta liburutegiko ordutegiek aldaketak izango dituzte inauterietan

Liburutegia ostegunetik asteartera itxita egongo da eta kultur etxea ostegunean goizez soilik irekiko da eta martxoaren 5ean 15:00etatik 21:00etara

2025·02·24


Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol etxeko eta Alegiako liburutegiko ordutegiek aldaketak izango dituzte inauterietan. Liburutegia itxita egongo da otsailaren 27tik martxoaren 4ra, biak barne. Kultur etxea ostegunean 10:00etatik 13:00era egongo da zabalik. Otsailaren 28tik martxoaren 4ra, ostiraletik asteartera ere itxita egongo da, biak barne. Martxoaren 5ean 15:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.