Berriak

Atzealdea Kultur etxeko ikastaro eta jardueretan izena emateko epea irailaren 12tik 16ra egongo da zabalik

Kultur etxean eman beharko da izena 10:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara

2016·09·04


Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeak prest du 2016/2017 ikasturterako ikastaro eta jarduera eskaintza. Aurtengoari begira, aerobic, gazteentzako Zumba, hirugarren adinekoen gimnasia, gimnasia erritmikoa, pilates eta spinning izango dira eskainiko diren jarduerak. Horiei guztiei buruzko informazio zehatzagoa (egunak, ordutegiak, prezioak…)  atxikitako fitxategian duzue eta kultur etxean bertan ere jaso ahal izango duzue informazio gehiago. Jarduera horietakoren batean izena emateko epea berriz irailaren 12an, astelehena, irekiko da eta irailaren 16a, ostirala izango da azken eguna. Kultur etxean eman behar da izena 10:00etatik 13:00era eta 19:00etatik 21:00etarako ordutegian.

PDF
0,1 MB
05·09·2016 Eranskina
Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeak ikasturte berrirako prestatu duen jarduera eta ikastaro eskaintza.