Berriak
Atzealdea Kultur etxeko jardueretako martxoko erreziboak kobratu egin zaizkie erabiltzaileei
2020·03·26
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko jardueretako erabiltzaileei martxoko hilabeteari dagokion erreziboa pasa egin zaizkie. Udalak duela egun batzuk iragarri zuen ezohiko egoerak irauten zuen bitartean kultur etxeko jardueren erreziboak ez zirela pasako, baina errezibo horiek hilabete hasieran bidaltzen direnez, ezohiko egoeran sartu aurretik pasa ziren eta hori da kobratu izanaren arrazoia.
Egoera bere onera itzultzen denean ikastaro eta jardueren zerbitzua normaltasunez berreskuratzea da Alegiako Udalaren asmoa. Bitartean ez da errezibo gehiago pasako eta martxoan kobratutakoa itzuli edo beste hilabete bat ordaintzeko erabiltzeko modua jarriko du Udalak behin normaltasunera itzultzen garenean.
Udaletik barkamena eskatu nahi zaie erabiltzaileei egoera horrek sortu ahal izan dituen eragozpenengatik.