Berriak

Atzealdea Kultur etxeko jardueretan izena emateko epea zabalik irailaren 15era bitartean

Cardio Dance, Pilates eta hirugarren adinekoen gimnasia eskainiko dira eta izena ematea Udal webgunearen bidez egin behar da

2023·09·06


Zabalik da Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak 2023-2024 ikasturterako prestatu dituen jardueretan izena emateko epea. Irailaren 15era bitartean eman ahal izango da izena eta interesatuek lotura honetan topatuko dute izena emateko formularioa.

Cardio Dance, Pilates eta hirugarren adinekoen gimnasia izango dira eskainiko diren jarduerak eta ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa hemen aurkitu dezakezue.

Eskaintza zabaltzea

Udalaren asmoa jardueren eskaintza zabaltzea da. Horretarako, herritarrek zein jarduera egin nahiko lituzketen jakin nahiko luke. Lotura honetan duzue proposamenak egiteko formularioa eta Udalak erantzun guztiak aztertuko ditu.