Berriak
Atzealdea Kultur etxeko makinatik organikoarentzako poltsak hartzeko txartelak udaletxean jaso daitezke
Etxebizitza bakoitzeko txartel bat dago eskuragarri eta bi hilean behin poltsa sorta bat hartzeko aukera dago
2025·04·04

Kultur etxean dagoen hondakin organikoentzako poltsak hartzeko makina erabili ahal izateko txartela oraindik hartu ez duten herritarrei, udaletxean jaso daitezkeela gogorarazten zaie. Etxebizitza bakoitzeko txartel bat banatzen da eta bi hilean behin poltsak hartzeko aukera ematen du. Txartelak udaletxeko lehen solairuko bulegoan hartu daitezke astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.