Berriak
Atzealdea Kultur etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu aste santuan
2022·04·08
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu aste santuan. Apirilaren 11tik 13ra, biak barne, arratsaldez soilik egongo da zabalik, 15:00etatik 21:00etara. Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da eta apirilaren 19an ohiko ordutegia berreskuratuko du, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.
Kultur etxea zabalik dagoen egunetan gimnasioko erabiltzaileek txartelekin sartu ahal izango dute 8:00etatik 21:00etara. Itxita dagoen egunetan, gimnasioa ere itxita egongo da.
Liburutegiak normaltasunez eskainiko du zerbitzua kultur etxea irekia dagoen egunetan.