Berriak

Atzealdea Kultur etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu gabonetan

Abenduaren 24tik urtarrilaren 1era itxita egongo da eta hilaren 2an ohiko ordutegia berreskuratuko du

2024·12·16


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu gabonetan. Abenduaren 23an, astelehena, 15:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Abenduaren 24tik urtarrilaren 1era, biak barne, itxita egongo da. Urtarrilaren 2tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.