Berriak
Atzealdea Kultur etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu inauterietan
Ostegunean eta ostiralean goizez eskainiko du zerbitzua eta astelehenean eta asteartean itxita egongo da
2023·02·13

Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu inauterietan. Hauxe izango da ordutegia:
-Otsailak 16 eta 17, osteguna eta ostirala: 10:00etatik 14:00etara. Liburutegia 10:00etatik 13:00era.
-Otsailak 20 eta 21, astelehena eta asteartea: itxita
Otsailaren 22an, asteazkena, ohiko ordutegia berreskuratuko du. Itxita dagoen egunetan, bazkideek txartelak erabiliz sartu ahal izango dute gimnasiora.