Berriak
Atzealdea Kultura arloko profesionalentzako diru laguntza deialdi bat argitaratu du Lanbidek
2020·05·11
Lanbidek kultura arloan diharduten profesionalentzako diru laguntza deialdi bat argitaratu du. COVID-19ak eragindako osasun krisialdiaren eraginez euren jarduera bertan behera utzi behar izan duten kultur arloko profesionalek izango dute laguntza horiek eskatzeko aukera. Gaurtik hasita, hamar eguneko epea izango da eskaerak aurkezteko eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira eskaera eta beste izapide guztiak. Azpiko loturan duzue deialdiaren inguruko informazio zehatza.