Berriak
Atzealdea Kultura batzordeak bolondresak behar ditu Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, San Silbestre krosa eta errege kabalgata antolatzeko
2022·12·12
Alegiako Kultura batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen gabonetarako. Ekitaldi horiek ordea, ez dira bakarrik prestatu eta antolatzen eta horrenbestean, herritarren laguntza eskatu du ekintza horiek behar den moduan egin ahal izateko. Hiru ekintza dira bolondresen laguntzarekin egin beharrekoak:
-Abenduak 24, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.
-Abenduak 31, San Silbestre krosa.
-Urtarrilak 5, errege kabalgata.
Ekintza horietan laguntzeko prest dauden herritarrek kultur etxean eman dezakete izena, zein ekintzatan lagundu nahi duten zehaztuz.
Kultura batzordeak herritar horien prestutasuna eskertu nahi du eta orduan eta jende gehiagoren laguntza izan, lan gutxiago egin beharko dela eta ekintzak hobeto aterako direla gogorarazten du.