Berriak
Atzealdea Kultura batzordeak herritarren laguntza behar du gabonetako ekintzen antolakuntzarako
2019·12·05
Alegiako Kultura batzordeak gabonetako hainbat ekitaldiren antolakuntzan herritarren laguntza behar du, ekitaldi horiek behar bezala egin ahal izateko. Abenduaren 24ko Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatarako, batzordekideez gain, esku bat botatzeko prest dauden bolondresak behar dira. Gauzak horrela, laguntzeko borondatea duten herritar horiek kultur etxean eman dezakete izena abenduaren 13a baino lehen. 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara eman daiteke izena kultur etxean. Bestela, kultura@alegia.eus helbidera ere idatzi daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.
Abenduaren 31n egingo den San Silbestre krosari begira ere, egoera antzekoa da. Ibilbideko bidegurutzeetan jartzeko jendea behar da, lasterketa modu seguruan egin ahal izateko. Laguntzeko prest daudenek Jubilatuak, Iskiña, Hilario eta Errotatxo tabernetan edo kultur etxean eman dezakete izena abenduaren 31 aurretik.
Batzordetik aldez aurretik eskertu nahi diete laguntzeko prest daudenei.