Berriak
Atzealdea Kultura batzordeak ikasturteko lehen bilera egingo du irailaren 13an
2021·09·08
Pandemiaren eraginez urte eta erdi geldirik egon ostean, 2021-2022 ikasturteari begira Alegiako Udalak Kultura batzordea berrabiaraziko du. Ohiko moduan, batzordeko ateak herritar guztientzat irekita daudela gogorarazten da eta herriko kultur eskaintza aberasteko ideia, proposamen edo ekarpenen bat duen orori dei egiten zaio irailaren 13an, astelehena, 18:00etan kultur etxean egingo den bilerara.
Izan ere, 2022a kulturalki urte berezia izango da Alegian. Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena eta Intxurre elkartea sortu zenetik 50 urte beteko baitira. Hori kontuan izanda, Udalak herriko eragileekin lehen bilerak egin ditu datorren urteari begira, data seinalatu horiek kontuan izanda programazio kultural zabal eta berezi bat antolatzeko.
Hori horrela izanda, aipatu denaren inguruan proposamen edo ekarpenen bat dutenei ere dei egiten zaie Kultura batzordearen lehen bilera horretara.