Berriak

Atzealdea Kultura batzordeak irailaren 17an egingo du ikasturte berriko lehen bilera

Kultur etxean izango da 18:00etan eta herritar guztientzat ateak zabalik daudela gogorarazi dute

2018·09·11


Alegiako Kultura batzordeak datorren irailaren 17an, astelehena, egingo du 2018-2019 ikasturteko lehen bilera. Aurreko kurtsoaren amaieran bideratuta utzitako udazkeneko egitarau kulturala osatzea eta udazkenaren iritsierarekin batera ospatzen den Artisau eta Nekazal Azoka Berezia antolatzea izango dira lehen erronkak. Azoka irailaren 30ean ospatuko da eta datozen egunetan emango da izena emateko epeei buruzko informazioa.

Ikasturte hasierarekin batera, Kultura batzordeko kideek bertako ateak herritar guztientzat zabalik daudela gogorarazi dute. Proposamen edo ideia berriak gustura hartuko dira eta beraz, halakoren bat dutenei, irailaren 17ko bilerara joateko gonbidapena egiten zaie.