Berriak
Atzealdea Kultura batzordearen hurrengo bilera apirilaren 25ean 18:00etan izango da kultur etxean
Udaberriko egitarauaren ingurukoak prestatzen jarraituko dute eta ateak edonorentzat irekita daudela gogorarazten da
2022·04·20
Alegiako Kultura batzordeak datorren astelehenean, apirilak 25, egingo du hurrengo bilera. 18:00etan izango da kultur etxean eta batzordeak udaberriko kultur egitaraua osatuko duten ekitaldien prestaketa lanekin jarraituko du. Batzordetik gogorarazi nahi da bertako ateak irekita daudela esku bat botatzeko prest dagoen edo proposamenen bat duen edonorentzat eta horrenbestean, nahi duenari bertaratzeko gonbitea luzatzen zaio.