Berriak

Kultura, ostalaritza, merkataritza eta gizarte jarduerek gauerdira arte zabalik egon ahal izango dute EAEn asteazkenetik aurrera

Hori eta beste hainbat neurri dekretu batean bilduko dira eta hiru aste barru egingo da egoeraren hurrengo balorazioa

2021·05·31


 

LABIren aholku batzordeak gaur egindako bileran zehatu duenez, kultura, ostalaritza, merkataritza eta gizarte jarduerek 00:00etan izango dute itxiera ordua asteazkenetik, ekainak 2, aurrera. Batzorde teknikoak egindako txostenetan oinarrituta, ordezkari politikoak biltzen dituen mahaiak, jarraian aipatzen diren beste hainbat neurri hartu ditu. Hala nola:

-Aire libre kirol jardueretan jende kopuru muga kentzea.

-Aisialdi taldeak 10 lagunekoak izatea, beti ere talde egonkorrak badira.

-Garraio publikoaren azken zerbitzuen irteera ordua 00:00etara atzeratzea.

-Aire libreko turismo jarduera eta erakusketak gehienez 10 laguneko taldeetan egitea.

Bestelakoan, aurreko dekretuak zehaztutako gainontzeko neurriek bere horretan jarraitzen dute indarrean.

Neurri horiek biltzen dituen dekretua Euskadiko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko  da eta ekainaren 2ko 00:00etan sartuko da indarrean. Gutxienez hiru astez egongo dira indarrean, LABI batzordeak orduan egingo duelako hurrengo bilera.

Azpiko loturan kontsultatu daiteke dekretua.

PDF
0,3 MB
2021·06·01 Dekretua
Pandemia kontrolatzeko hainbat neurri malgutzen dituen Lehendakariaren dekretua.