Berriak

Atzealdea Kutxabanken Alegiako bulegoa itxita egongo da martxoaren 26ra bitartean desinfekzio lanak egiteko

Erabiltzaileek astelehenean Tolosako Nafarroa etorbidean eta asteazkenean eta ostegunean Tolosako San Frantziskon izango dute zerbitzua

2020·03·22


 

Kutxabankek Alegian duen bulegoa itxita egongo da martxoaren 26ra, osteguna, bitartean. Kutxabankek COVID-19 birusari aurre egiteko protokoloan ezarritako urratsak jarraituz egingo dira lan horiek eta erakundetik jakinarazi dutenez, aipatu datara bitartean, bulegoan ez da zerbitzurik eskainiko. Erabiltzaileek hurbileneko bulegoetan jaso ahal izango dute zerbitzua. Bihar, astelehena, Tolosako Nafarroa etorbideko bulegoan eta asteartean eta asteazkenean Tolosako San Frantziskoko bulegoan.