Berriak

Kutxabanken Alegiako bulegoak bihar, osteguna, zabalduko ditu ateak desinfekzio lanak egin ostean

Bezeroek ohiko ordutegian izango dute zerbitzuaz baliatzeko aukera

2020·04·01


Kutxabanken Alegiako bulegoak bihar, apirilak 2, zabalduko ditu ateak hainbat egunez itxita egon ostean. Desinfekzio lanak egiteko bulegoa itxita egongo zela iragarri zuen erakundeak eta behin lan horiek egin eta bulegoa aireztatzeko behar den epea igaro ostean, erabiltzaileek bihartik aurrera eskura izango dute bulegoko zerbitzua ohiko ordutegian.