Berriak

Atzealdea Kutxabanken Alegiako bulegoak itxita jarraituko du, oraindik ezin izan dituztelako garbiketa lanak egin

Itxita dagoen bitartean, bezeroei Tolosako San Frantzisko pasealekuko bulegoan eskainiko zaie zerbitzua

2020·03·25


 

Kutxabanken Alegiako bulegoak itxita jarraituko du erakundeak irekiera eguna zehazten ez duen bitartean. Igandean jakinarazi zuen Kutxabankek bulegoa hiru egunez itxita egongo zela garbiketa lanak egiteko eta martxoaren 26an irekiko zela. Bada, oraindik ez dituzte garbiketa lan horiek egin eta horrenbestean, bulegoak itxita jarraituko du lan horiek egin bitartean. Erakundeak berak jakinaraziko du bulegoa noiz irekiko den. Bitartean, bezeroei Tolosako San Frantzisko pasealekuko bulegoan eskainiko zaie zerbitzua.