Berriak

KZ Guneak azarorako hainbat hitzaldi telematiko iragarri ditu

Azaroaren 3tik 29ra bitartean astero gai bati buruzko 30 minutuko hitzaldi bana eskainiko da euskaraz eta gazteleraz

2020·10·28


KZ Guneak azaroan ere hitzaldi telematikoak eskaintzen jarraituko du, aurreko hilabeteetan egin bezala. Azaroaren 3tik 29ra bitartean astero gai bati buruzko hitzaldiak eskainiko dira modu digitalean. Guztira zortzi saio jarraitu ahal izango dira KZ Gunearen You Tubeko kanalean, lau euskaraz eta lau gazteleraz. 30 minutuko iraupena duten hitzaldi horiek jarraitzeko ez dago aurretik izena eman beharrik eta doakoa da. Jarraian duzue aste bakoitzean landuko den gai zerrenda eta ordutegia.

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
Azaroak 5, 11:00 - 11:30. Euskaraz. 
2. astea: Nola gezurtatu berri faltsuak
Azaroak 10, 18:00 - 18:30. Euskaraz. 

3. astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin
Azaroak 19, 11:00 - 11:30. Euskaraz. 
4. astea: Podcastak entzuteko APP eta webguneak
Azaroak 24, 18:00 - 18:30. Euskaraz.