Berriak

KZ Guneak erabiltzaileei zerbitzua eskaintzen jarraitzen du modu telematikoan

Webgunearen bidez, posta elektronikoz edo telefonoz egin daitezke zalantzak argitzeko kontsultak

2020·04·30


KZ Guneko zentroak itxita daude baina modu telematikoan bada ere, erabiltzaileek zerbitzua erabiltzen jarraitzeko modua dute.  Hezkuntza arloan, teknologia berrien inguruan edo beste edozein gairen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak edo kontsultak argitzeko aukera izango dute erabiltzaileek. KZ Gunearekin harremanetan jartzeko webgune hau, 945 016 100 telefono zenbakia edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikoa erabili daiteke. Bideo honetan dituzue argibide gehiago.