Berriak

Atzealdea KZ Guneak erabiltzaileei zerbitzua eta laguntza ematen jarraitzen du modu digitalean

Aplikazio teknologikoekin izapideak egiteko zailtasunak dituztenei laguntza eskaintzen zaie

2020·04·02


KZ Guneko zentroetan formakuntza jarduera eten eta Covid-19aren epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZguneak beharrezkoa ikusten du zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku izapideetan, osasun karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiuan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei. Eragiketa horiek orain derrigorren etxetik egin behar dira eta kasu askotan ez dira ondo moldatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eskaintzen da senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako erabiltzaileek KZ Gunearen kanalak (telefonoa eta posta elektronikoa) erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko zaie. KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke.