Berriak
Atzealdea KZ Guneak hiru hitzaldi telematiko eskainiko ditu apirilean
2021·04·06
KZ Guneak hiru hitzaldi telematiko bat eskainiko ditu apirilean. Berri faltsuak, kontaktuen sinkronizazioa eta podcastak entzuteko APPak izango dituzte hizpide KZ Gunearen You Tubeko kanalean jarraitu ahal izango diren hitzaldi horietan. Lehena apirilaren 13an izango da, bigarrena 20an eta azkena 27an. Bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta 15ean, 22an eta 29an gazteleraz ikusi ahal izango dira. Azpian dituzue hitzaldi bakoitzaren inguruko xehetasunak:
Hitzaldia: Nola gezurtatu berri faltsuak
Apirilak 13, asteartea, 12:00 - 12:30. Euskaraz.
Hitzaldia: Zure kontaktuak sinkronizatu Googleren kontaktuekin
Apirilak 20, asteartea, 19:00 - 19:30. Euskaraz.
Hitzaldia: Podcastak entzuteko APPak eta webguneak
Apirilak 27, asteartea, 12:00 - 12:30. Euskaraz.