Berriak

Atzealdea KZ Guneak ikastaro ezberdinak eskainiko ditu abenduan zehar

Tutorearen hurrengo bisita abenduaren 21ean, asteazkena, izango da 16:00etatik 20:00etara

2022·11·17


KZ Guneak jarduera ezberdinak eskainiko ditu abenduan zehar. Kultur etxean kokatzen den gunean ikastaro bat eskainiko da abenduaren 21ean, asteazkena. 18:00etatik 20:00etara IT txartelaren inguruko saioa eskainiko da gazteleraz. Gainontzeko ikastaroak urrunekoak izango dira. Abenduaren 12an hasiko dira guztiak  eta azpian duzue bakoitzari buruzko informazio zehatza. KZ Gunearen webgunean ere eskura duzue eskaintzari buruzko informazioa. Bide batez, KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita abenduaren 21ean, asteazkena, izango da 16:00etatik 20:00etara.

IKASTAROAREN IZENBURUA HASIERA DATA AMAIERA DATA ORDU KOPURUA
Ikasi HTML programatzen 2022/12/12 2022/12/28 20
Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak 2022/12/12 2022/12/28 20
Erosketak eta salmenta seguruak internet bidez 2022/12/12 2022/12/28 20
Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian 2022/12/12 2022/12/21 10
Komunikazio ez-presentzialerako tresnak 2022/12/12 2022/12/21 10
Lehenengo pausoak marketin digitalean 2022/12/12 2022/12/28 20
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak 2022/12/12 2022/12/28 20
Wordpress. Zure webgunea sortu 2022/12/12 2022/12/28 20
Instagram. Argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak 2022/12/19 2022/12/28 10
Pinterest- Zure inspirazio iturria 2022/12/19 2022/12/28 10
Twitter. Momentuan momentuko informazioa 2022/12/19 2022/12/28 10