Berriak
Atzealdea KZ Guneak lau hitzaldi telematiko eskainiko ditu azaroan
2021·11·05
KZ Guneak lau hitzaldi telematiko eskainiko ditu azaroan. COVID pasaportea deskargatzen ikastea, QR kodeen erabilera, identifikazio eta sinadura digital motak eta Siri eta Alexa bezalako asistenteen erabilera izango dira hitzaldi horietan landuko diren gaiak eta KZ Gunearen You Tubeko kanalean jarraitu ahal izango dira. Lehena azaroaren 9an izango da, bigarrena 16an, hirugarrena 23an eta azkena 30ean. Bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta hilaren 11n, 18an, 25an eta abenduaren 2an gazteleraz ikusi ahal izango dira. Azpian dituzue hitzaldi bakoitzaren inguruko xehetasunak:
1. astea: Deskargatu zure COVID pasaportea ziurtagiriarekin eta ziurtagiririk gabe
-Azaroak 9, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
2. astea: QR kodeak erabiltzea
-Azaroak 16, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
3. astea: Identifikazio eta sinadura digital motak
-Azaroak 23, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
4. astea: Zertarako balio dute Siri edo Alexa bezalako asistenteek?
-Azaroak 30, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.