Berriak
Atzealdea KZ Guneak urruneko bost ikastaro eskainiko ditu otsailean zehar
Iraupen eta gai ezberdinen ingurukoak izango dira eta KZ Gunearen webgunearen bidez eman daiteke izena
2023·01·17

KZ Guneak bost ikastaro eskainiko ditu otsailean zehar. Urrunekoak izango dira eta interesatuek KZ Gunearen webgunearen bidez eman beharko dute izena. Hiru ikastarok 10 orduko iraupena izango dute eta bik 20koa. Zibersegurtasuna, Instagram, Linkedin, marketin digitala eta Pinterest izango dira landuko diren gaiak. Ikastaro bakoitzaren inguruko xehetasunak dituzue azpian.
| IKASTAROA | HASIERA DATA | AMAIERA DATA | ORDUAK |
| Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak. | 2023/02/06 | 2023/02/22 | 20 |
| Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak. | 2023/02/06 | 2023/02/15 | 10 |
| Marka pertsonala eta Linkedin. | 2023/02/06 | 2023/02/22 | 20 |
| Lehenengo pausoak marketin digitalean. | 2023/02/13 | 2023/03/01 | 20 |
| Pinterest. Zure inspirazio iturria. | 2023/02/13 | 2023/02/22 | 10 |