Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
KZ Guneak urruneko sei ikastaro eskainiko ditu apirilean eta maiatzean
Gai ezberdinak landuko dira eta izena emateko KZ Gunearen webgunean sartu behar da
2022·03·21
KZ Guneak urruneko sei ikastaro eskainiko ditu apirilean eta maiatzean zehar. Ikastaro gehienak apirilaren 4an hasiko dira eta maiatzeko lehen astean izango dute amaiera. Bideo edizioa, Libre Office, podcastak, GIMP, Wikiloc eta komunikazio ez presentzialerako tresnak izango dira ikastaro horien gaiak eta iraupen ezberdina izango dute. Izena emateko KZ Gunearen webgunean sartu behar da eta jarraian duzue ikastaroen zerrenda datu guztiekin:
IKASTAROA | HASIERA DATA | AMAIERA DATA | ORDUAK |
Ikas ezazu ShotCutekin bideoak ukitzen | Apirilak 4 | Maiatzak 4 | 40 |
Ofimatika aurreratua. Libre Office. | Apirilak 4 | Maiatzak 4 | 40 |
Podcast, sortu zure irrati kanala. | Apirilak 4 | Maiatzak 4 | 40 |
Zure argazkiei eteken handiena atera GIMPekin. | Apirilak 4 | Maiatzak 4 | 40 |
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. | Apirilak 4 | Apirilak 20 | 20 |
Komunikazio ez presentzialerako tresnak. | Apirilak 25 | Maiatzak 4 | 10 |