Berriak

Atzealdea KZ Guneak urruneko zazpi ikastaro antolatu ditu abendurako

Gai eta iraupen ezberdinekoak izango dira eta interesatuek KZ Gunearen webgunearen bidez eman ahal izango dute izena

2023·11·16


KZ Guneak urruneko zazpi ikastaro antolatu ditu abendurako. Zibersegurtasuna, internet bidezko erosketak, datu analisia, marka pertsonala, Linkedin, Wikiloc, Instagram eta Pinterest izango dira landuko diren gaiak eta iraupen ezberdina izango dute. Interesatuek KZ Gunearen webgunearen bidez izango dute ikastaro horietarako sarbidea. Azpian duzue ikastaroei buruzko informazio zehatza:

IKASTAROA HASI AMAITU ORDUAK
Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgaritasunak eta mehatxuak. 2023/12/04 2023/12/20 20
Erosketa eta salmenta seguruak internet bidez. 2023/12/04 2023/12/20 20
Google Data Studio. Aztertu zure datuak 2023/12/04 2023/12/20 20
Marka pertsonala eta Linkedin. 2023/12/04 2023/12/20 20
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. 2023/12/04 2023/12/20 20
Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak. 2023/12/11 2023/12/20 10
Pinterest. Zure inspirazio iturria. 2023/12/11 2023/12/20 10