Berriak
Atzealdea KZ Guneak urruneko zortzi ikastaro eskainiko ditu abenduan
Arlo eta iraupen ezberdinekoak izango dira eta KZ Gunearen webgunean eman daiteke izena
2024·11·15

KZ Guneak urruneko zortzi ikastaro eskainiko ditu abenduan. Arlo eta iraupen ezberdinekoak izango dira eta interesatuek KZ Gunearen webgunean eman dezakete izena, informazio gehiago lortzearekin batera. Hauxe da ikastaroen eskaintza zehatza:
| IKASTAROA | HASIERA | AMAIERA | ORDUAK |
| Erosketa eta salmenta seguruak internet bidez. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Sortu zure e-mail marketing kanpainak. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Lehenengo pausoak marketing digitalean. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Looker Studio. Aztertu zure datuak. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Wordpress. Zure webgunea sortu. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 20 |
| Komunikazio ez-presentzialerako tresnak. | 2024/12/09 | 2024/12/18 | 10 |
| Bultzatu zure lan ibilbidea gaitasun digitalen bidez. | 2024/12/02 | 2024/12/18 | 10 |