Berriak
Atzealdea KZ Guneak urrutiko sei ikastaro eskainiko ditu urtarrilean
Tresna ezberdinak erabiltzen ikasteko aukera eskainiko dute iraupen ezberdina izango duten ikastaro horiek
2021·12·16
KZ Guneak 2022an ere urrutiko formazio eskaintzarekin jarraituko du. Urtarrilean tresna ezberdinak erabiltzen ikasteko aukera eskainiko duten iraupen ezberdineko sei ikastaro eskainiko dira. Bideo edizioa, Google aplikazioak, Libre Office, podcastak, HTML programazioa eta Wordpress tresnak erabiltzen ikasteko balioko dute ikastaro horiek eta hauxe da eskaintza.
IKASTAROA | HASIERA | AMAIERA | ORDUAK |
Ikas ezazu ShotCutekin bideoak ukitzen. | 2022/01/03 | 2022/02/02 | 40 |
Erabili profesionalki Google aplikazioak. | 2022/01/03 | 2022/02/02 | 40 |
Ofimatika orokorra. Libre Office. | 2022/01/03 | 2022/02/02 | 40 |
Podcast, sortu zure irrati kanala. | 2022/01/03 | 2022/02/02 | 40 |
Ikasi HTML programatzen. | 2022/01/10 | 2022/01/26 | 20 |
Wordpress. Zure webgunea sortu. | 2022/01/10 | 2022/01/26 | 20 |
Ikastaroei eta izena emateari buruzko informazio gehiago KZ Gunearen webgunean izango duzue eskura.