Berriak
Ekainaren 2tik 30era bitartean bederatzi hitzaldi eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz
2020·05·25
KZ Guneak ekainean ere hitzaldi telematikoak eskaintzen jarraituko du, maiatzean egin bezala. Ekainaren 2an hasiko da ziklo berria eta hilaren 30era bitartean guztira bederatzi saio jarraitu ahal izango dira KZ Gunearen You Tubeko kanalean. Hitzaldi horiek jarraitzeko ez dago aurretik izena eman beharrik eta doakoa da. Lotura honetan duzue hitzaldiei buruzko informazio gehiago eta jarraian duzue egutegia.
EGUNA | ORDUA | HITZALDIA | HIZKUNTZA |
Ekainak 2 | 11:00-12:00 | Murgildu errealitate birtual eta areagotuan | Euskara |
Ekainak 4 | 18:00-19:00 | Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak | Gaztelania |
Ekainak 9 | 18:00-19:00 | Erosi etxetik irten gabe | Euskara |
Ekainak 11 | 11:00-12:00 | Zure diru zorroa smartphonean | Gaztelania |
Ekainak 16 | 11:00-12:00 | Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu | Euskara |
Ekainak 18 | 18:00-19:00 | Streaming plataformak ezagutu | Gaztelania |
Ekainak 23 | 18:00-19:00 | Android sekreturik gabe | Euskara |
Ekainak 25 | 11:00-12:00 | Azken gailu teknologikoak ezagutu | Gaztelania |
Ekainak 30 | 11:00-12:00 | Zure smrtphonea prest izan | Euskara |