Berriak

KZ Guneak zuzeneko hitzaldi telematikoak ematen jarraituko du irailean

Urriaren 1era bitartean astero gai bati buruzko hitzaldi bana eskainiko da euskaraz eta gazteleraz

2020·09·09


KZ Guneak irailean ere hitzaldi telematikoak eskaintzen jarraituko du, uda aurretik egin bezala. Urriaren 1era bitartean astero gai bati buruzko hitzaldiak eskainiko dira modu digitalean. guztira bederatzi saio jarraitu ahal izango dira KZ Gunearen You Tubeko kanalean. Hitzaldi horiek jarraitzeko ez dago aurretik izena eman beharrik eta doakoa da. Jarraian duzue aste bakoitzean landuko den gai zerrenda eta ordutegia.

1 astea. “1G, 2G, 3G… Zer da?

Irailak 10, osteguna, 11:00etan euskaraz.

2 astea. “Ludifikazioa, dena da hobea jolasten”.

Irailak 17, osteguna, 18:00etan euskaraz.

3. astea. “Gogle Lens. Gure kamerarekin bilatu”.

Irailak 24, osteguna, 11:00etan euskaraz.

4. astea. “Argazki mugikorreko aholkuak”.

Urriak 1, osteguna, 18:00etan euskaraz.