Berriak
Atzealdea KZ Guneak zuzeneko hitzaldi telematikoak ematen jarraituko du uztailean ere
Uztailaren 2tik 30era bitartean bederatzi hitzaldi eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz
2020·06·16
KZ Guneak uztailean ere hitzaldi telematikoak eskaintzen jarraituko du, maiatzean eta ekainean egin bezala. Uztailaren 2an hasiko da ziklo berria eta hilaren 30era bitartean guztira bederatzi saio jarraitu ahal izango dira KZ Gunearen You Tubeko kanalean. Hitzaldi horiek jarraitzeko ez dago aurretik izena eman beharrik eta doakoa da. Lotura honetan duzue hitzaldiei buruzko informazio gehiago eta jarraian duzue egutegia.
EGUNA | ORDUA | HITZALDIA | HIZKUNTZA |
Uztailak 2 | 18:00-19:00 | Erosi etxetik irten gabe | Gaztelania |
Uztailak 7 | 18:00-19:00 | Gauzen interneta | Gaztelania |
Uztailak 9 | 11:00-12:00 | Heziketa eta segurtasuna interneten | Gaztelania |
Uztailak 14 | 11:00-12:00 | Zure diru zorroa smartphonean | Euskara |
Uztailak 16 | 18:00-19:00 | Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuertatik babestu | Gaztelania |
Uztailak 21 | 18:00-19:00 | Ezagutu streaming plataformak | Euskara |
Uztailak 23 | 11:00-12:00 | Android sekreturik gabe | Gaztelania |
Uztailak 28 | 11:00-12:00 | Azken gailu teknologikoak ezagutu | Euskara |
Uztailak 30 | 18:00-19:00 | Murgildu errealitate birtual eta areagotuan | Gaztelania |