Berriak
Atzealdea KZ Gunearen urrutiko ikastaroen urriko eskaintza
Hainbat asteko iraupena izango duten zazpi ikastaro eskainiko dira urrian zehar tresna ezberdinak erabiltzen ikasteko
2021·09·28
KZ Guneak 2021-2022 ikasturtean ere urrutiko formazio eskaintzarekin jarraituko du. Urrian hasi eta azaro hasierara bitartean iraupen ezberdineko zazpi ikastaro eskainiko dira. Posta elektronikoa, Google aplikazioak, Libre Office, sare sozialak, Android sistema eragilea, Wikiloc eta Wordpress tresnak erabiltzen ikasteko balioko dute ikastaro horiek eta hauxe da eskaintza.
IKASTAROA | HASIERA EGUNA | AMAIERA EGUNA | ORDUAK |
Sortu zure email marketin kanpainak. | 2021-10-04 | 2021-10-20 | 20 |
Erabili profesionalki Google aplikazioak. | 2021-10-04 | 2021-11-03 | 40 |
Ofimatika aurreratua. Libre Office. | 2021-10-04 | 2021-11-03 | 40 |
Sare sozialak. Facebook, Twitter eta You Tube. | 2021-10-04 | 2021-11-03 | 40 |
Android sistema eragilea. | 2021-10-04 | 2021-11-03 | 40 |
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. | 2021-10-18 | 2021-11-03 | 20 |
Wordpress. Zure webgunea sortu. | 2021-10-18 | 2021-11-03 | 20 |
Ikastaroei eta izena emateari buruzko informazio gehiago KZ Gunearen webgunean.